Datorren igandean, abenduak 15 11,00etan, Errenteriako EPLE eta AMURRIO klubak jokatuko dute kluben arteko NAZIONALAren kanporaketa Idiazabalgo IGARONDO frontoian, II FASEra pasatzeko ilusioz, pasatzen denarentzat lehenengo aldia izango bait da. Bi klubek aurkeztu dute zein pelotarik ordezkatuko duten kluba.
Lehenengo partiduan Adonisek jokatuko EPLE kluba ordezkatuz eta Larrazabalek AMURRIO kluba. Nahiz eta Adonisek ibilbide luzea eta esperientzia asko izan ez du erraz edukiko Amurrio ordezkatzen duen Larrazabal harribitxi berriarekin, pelotari ematen dion abiadura eta kolokazioa ezagututa, batez ere boleaz.