PATROCINADOR OFICIAL - BABESLE NAGUSIA - OFICCIAL SPONSOR

Ogi Berri
Route 33
Zumarraga Pelotaren Hiriburua
GasoGas
Bandiaran
Caja Rural

SOCIO COLABORADOR - BABESLEA - OFICCIAL PARTNER

Mahala
Inurrita
Euskorot
Zuk-hik
Ogi Berri
Araeta
Deia
Noticias de Gipuzkoa
DV
Gara
Denak

VI edición

  • Apenas pasa da egun bat EHko kluben arteko Torneo NAZIONALAren VI edizioan parte hartzeko izena emateko eta klub asko dira jarritako baldintzak bete dituztenak.

    Azkarrena Doneztebeko ERREKA izan da, aurtengoarekin bost aldiz jarraian NAZIONALAirabazteko asmoz aterako dena.

    Berri gehiago berehala ematen jarraituko dugu, beste zenbait zehaztasunekin.

  • Partidu ondoko kronikak egiteko ohitura berreskuratu dugu, jarraitzaile askoren eskaerei kasu eginez, eta horrela egiteko asmoa dugu, posible denean behintzat.

    Giro ederrean, eta GAZTELEKUklubaren jarraitzaile dezentezirela harmailetan, gaur goizean jokatu da Euskal Herriko kluben arteko NAZIONALAren Vl edizioko Fase I-eko hirugarren kanporaketa. Bi klubek alineazio izkutaketarajokatu dute. Gaztelekun Elizegik jokatuko zuela sinestarazi nahi zuen, nahiz eta eskuetako minak ezinezko egin bere parte hartzea. TXUKUN LAKUAklubekoak ere saiatu dira despistatzen, Iribarrenek jokatuko zuela pentsa araziz, nahiz eta jakin ezin izango zuela. Azken ordura arte izkutaketanibili dira bi klubetako arduradunak eta, gertatutakoa ikusita gero, joku horretan Andoaingo kluba atera da garbi irabazle.

  • Batzuentzat motz gelditu omen da kluben arteko NAZIONALA torneoan parte hartzeko tartea, gaur eguerdira artekoa. Klub batzuen eskaera larriari kasu eginez Pilotabizi Pelotazaleen Elkarteakondorengo erabaki hau hartu du:

    NAZIONALA torneoaren VI edizioan izena ematekoEPEA AZAROAK 4KO 14,00AK ARTE LUZATZEA.

  • AURREKANPORAKETAK

     

  • Atzo ARAETAJatetxe/Sagardotegian, behin VI edizioanparte hartzen duten klubak aurkeztuondoren, Aurre-kanporaketafaserako zozketaegin zen klub bakoitzak zeinen aurka jokatu behar duten jakiteko.

  • Zumarragako BELOKIfrontoian, martxoak 8 igandehonetako binakako partiduak, izugarrizko interesa sortu du. Alde batetik bi aurrelari, nafar harribitxi berriak, ikusi ahal izango ditugu, IRURTZUNgo klubetik Iosu Olaetxeaeta OBERENAtik Unai Mata. Oraindik jendea gogoratzen da nolako partiduaegin zuen Olaetxeakaurreko kanporaketan, Eneko Labaka bezalako espezialistari irabazi bait-zion 4 1/2an.

  • Datorren igandean, otsailak 16 goizeko 11,00etanZumarragako BELOKIfrontoian, aurtengo kluben arteko NAZIONALAtorneoan izandako talde errebelazioaikusi ahal izango dugu, Andoaingo GAZTELEKUkluba. Behe-behetik hasita, aurre kanporaketan Usansolotaldea kanporatu zuen, gero Gasteizko Txukun LakuaI FASEan eta, azkenik final-laurdenetan sartu ahal izateko, Amezketako Zazpi iturriII FASEan.

    Kanporaketa ia guztietan lau pelotari berdinekinjokatu du, denetan emaitza hobeezinak lortuz. 4 1/2an Etxezarretakjokatu du, denetan irabaziz. Banakakopartiduetarako Arrateatzelariak jokatu du eta, nahiz eta borrokalari nekaezina izan eta ahal duen guztia eman kantxan, ez ditu emaitza oso onak lortu. Binakakoan du klubak bere pareja, alde batetik atzelari indar handikoa Elizegi, eta bestetik, esperientzi eta ofizioaz baliatzen den Eskuderoaurrelaria. Bataren potentziak irekitzen dituen zuloak ondo aprobetxatzen ditu aurrelariak tantoa bukatzeko.

  • BERGARA PILOTA ELKARTEA 1952an sortu zen, beste kirol sekzio batzuekin batera.

    Gaur egun, pilota elkartea 150 pertsonek osatzen dute. Direktiban 11 pertsona eta gainontzekoak pilotariak dira. Pilotari hauek bi multzotan banatzen dira: pilota eskolan aurrebenjaminetatik alebin lehenengo urterarte 105 bat ume inguru dira eta bigarren urteko alebinetatik nagusietara federatu bezela 31 bat. Federatuen artean kopururik handiena nagusi mailakoak dira, 15 bat.

  • Ondorengo asteetan ezagutaraziko diren berri asko dakarzki NAZIONALAren VI edizio honek. Klubak ari dira bere izena ematen, aste bete falta denean izen ematea  ixteko, martxa onean ari da inskripzio erritmoa eta antolakuntza optimista da joan den urteko talde kopurura irixteko eta, zergatik ez gainditzeko ere, nahiz eta aurreko urtean izen eman zutenen kopurua errekor bat izan zen torneo honen historia laburrean.

  • Igandehonetako, martxoaren 8ko, lehenengo partiduadefinitzerakoan TALKADAizan liteke hitza, bi aharien artekoa bezalakoa. Halako talkadaespero dugu 4 1/2anjokatuko den partiduan, IRURTZUNeta OBERENAk jarriko omen dituzten pelotariak ikusita, biekbait-dute nahiko baliabide, bai defentsan zein erasoan, aurkaria menderatzeko eta botatzeko,

  • Kluben arteko NAZIONALAk II FASEa hasiko du Idiazabalgo IGARONDOfrontoian, larunbata eta igandean, goizeko 11,00etanjokatuko diren bi kanporaketekin. LarunbateanDoneztebeko ERREKAeta TOLOSAeta igandeanAtarrabiako PAZ DE ZIGANDAeta Errenteriako EPLE. Bi egunetan kanporaketa gogorrak eta ederrak ikustea espero dugu. Zumarragako BELOKIfrontoian jokatuko diren final-laurdenetara pasatzea da saria.

  • Datorren larunbatean, abenduak 14 goizeko 11,00etan, NAZIONALAri hasera emateko pelota munduko bi klub handiIdiazabalgo IGARONDOfrontoian: AURRERA-TOLOSA, III edizioko garailea, eta Galdakaoko ADISKIDE, I edizioko txapelduna.

    Lehen partiduanTolosako klubak Aitor Altunakantxaratuko du 4 1/2an espezialista den Carregaliaurre egiteko. Altunaren fisiko ona eta aurreko koadroetako abilitatea modalitate honetako pelotaririk zailenetakoari aurre egiteko. Partidu ederra kanporaketa hasteko.

  • Datorren igandean, otsailak 23 goizeko 11,00etanZumarragako BELOKIfrontoian, kluben areko NAZIONALAren VI edizioaren final-laurdenetako FASEaren azken kanporaketa, LEMOAeta HERNANIko kluben arteko hil ala biziko kanporaketa ikusgarria. Bi taldek dituzte maila handiko pelotariak. VI edizio honetan ibilbide oso ezberdina egin behar izan dute. Alde batetik HERNANI, aurreko edizioan finalerdiak jokatu zituenez, zuzenean sartu da final-laurdenetan eta igandekoa izango du lehen kanporaketaaurtengo edizioan. Bestalde LEMOAk aurre fasean hasi behar izan zuen eta honaino iristeko Bergara, Zaramagaeta Iurretako Olaburu gainditubehar izan ditu. Bi klubetako pelotari guztiak daude jokatzeko moduan eta taldeetako arduradunek erabakitzen dituzten alineazioetarako prest. Gure ustez hauek izango dira.

  • Kluben arteko NAZIONALAren VI edizioanparte-hartzeko izena eman duten 23 klubetakoordezkariak datorren larunbaterako, azaroak 9rako, OGIBERRIren Alegiako ROUTE 33eko instalazioetan biltzera deitu ditu Pilotabizi Pelotazaleen Elkarteak.Bilera honetan aurrez aurre jakinarazi nahi die antolakuntzakVI edizio honetarako prestatu dituen berrikuntzazeta, baita ere, zenbait ezustekoz. Bide batez, martxan jarriko duen hausnarketa estrategikoazere. Ezinbesteko hitzordua, benetan.

  • El histórico club Errekade Doneztebe no ha querido faltar tampoco en esta ocasión al Torneo NACIONALde clubes de Euskal Herria.

    Club fundado allá por 1976 a iniciativa de un grupo de jóvenes de la localidad, inicialmente para el balonmano, fue incorporando otras secciones deportivas, entre ellas la de pelota. Abarcando hoy en día múltiples modalidades deportivas y organizando una pléyade de actos deportivos.

  • Gaur egun 1.300 ikasleko ikastola bat bezala ezaguna da Atarrabian dagoen Paz de Ziganda. Bere garaian, pelota sekzioa sortu zuen eta Euskal Herriko pelota munduan famatua egin zen zenbait pelotari ezagun klubean egon zirelako, hala nola Barriola, Asier eta Aimar Olaizola, Arbizu, Tirapu, Goñi, Larraia, Aitor Bengoetxea, Gorka Urtasun (erremontista), etab.

  • Amezketako ZAZPI ITURRIpelota eskola izen bereko elkartearekin batera 1975an sortu zen. Xalton Zabala, Iñaki Larreta eta Luis Lizarribar ibili ziren urteetan zehar pelota eskola aurrera ateratzeko lanetan. Momentu honetan Xaltonek bakarrik jarraitzen du. Urteetan zeharbertako pilotariak Gipuzkoakotxapelketako maila guztietan atera dituzte tituloak, baita ere Euskadikotxapelketan, hala nola, GRAVNean, Españiakotxapeldun, munduko 3 txapeldun(Juan Antonio Artola, Eneko Galarza eta Erik Jaka), Berriako 3 txapelaeta herriarteko bat.

  • 1945. urtean sortutako kluba, frontoia inauguratu zenean. Gaur egun 92 haur, 6 urtetik 13 urtera bitartekoak, dabiltza klubean pelota ikasten eta 27 federatu fitxarekin.

    Klubaren palmaresa: 4 aldiz Arabako Herriartekoan txapela irabazi du eta behin Euskal Herrikoan azpitxapelduna izan da.

  • Mende honen hasieran sortutako kluba da TXUKUN LAKUA, BarrutiaIkastolako gurasotalde baten ahaleginari eskerhaurrak pelotan trebatzeko,Lakua auzoan ere pelotariak maila nagusian jokatu ahal izateko. Kluba sortuta gero, sinadurak bildueta instituzioetan ate jokahasi ziran neurri egokiko frontoi txukunbat egiteko auzoan. Gurasoak gestio administratiboa eramaten, Iñigo Abadek kirol ardura eta Gorka Gonzalezek pelota eskola, horrela atera da aurrera kluba. Gaur egun, 88 haurdabiltz pelota eskolan eta 32 pelotari federatuditu klubak.

IMG 20191124 WA0005

Lehiaketako kuadroa

Kuadroa Finalerdiak

 

Twitter PilotaBizi

© 2017 - Pilota Bizi - Todos los derechos reservados