PATROCINADOR OFICIAL - BABESLE NAGUSIA - OFICCIAL SPONSOR

Ogi Berri
Route 33
Zumarraga Pelotaren Hiriburua
GasoGas
Bandiaran
Caja Rural

SOCIO COLABORADOR - BABESLEA - OFICCIAL PARTNER

Mahala
Inurrita
Euskorot
Zuk-hik
Ogi Berri
Araeta
Deia
Noticias de Gipuzkoa
DV
Gara
Denak

VI edición

  • Galdakaoko AdiskidePilota Elkartea 1975ean sortu zen. Gaur egun 65 pilotariditugu horietatik 45 haurraketa 20 federatuak, hauetatik 5 neskak. Duela gutxi Zuzendaritza-batzordearen aldaketa egon da klubean. Direktiba berria 10 kidek osatzen dute, Janire Landaluze Lehendakariak zuzenduta.

  • 1941ean sortutako kluba. Gaur egun Iñaki Barbajerokzuzentzen du pelota eskola. Pelota eskolan 90bat haurdabiltz, tartean neska batzuk, Haritz Jamar eta David Landaren gidaritzapean, Aritz eta Urko Villares anaien eta Carlos Urizen laguntzarekin. Palako sekzioada gehien nabarmentzen dena, 45 fitxekin.

  • Irurtzun pelota eskola duela 36 urte sortu zen eta gero pelota elkarte bezala duela 27 urte hasi zen. Hainbat pertsonek pelota eskolari beren orduak eskeini dizkiote, eta eskeintzen dizkiote oraindik, hala nola, Fermin Escudero, Yaben Ulzurrun, Ignacio Martiarena, Pedro Zudaire, Edu Mata, Migel Beraza… Gaur egun eskolak 80 pelotari federatu dauzka.

  • Gaur goizean, kluben arteko NAZIONALAren VI edizioanparte hartuko duten 23 klubetakoordezkariak bildu dira, antolakuntzak deituta, OGIBERRIk Alegian duen ROUTE 33eraikinean.

  • Datorren igandean, abenduak 15 11,00etan, Errenteriako EPLEeta AMURRIOklubak jokatuko dute kluben arteko NAZIONALAren kanporaketa Idiazabalgo IGARONDO frontoian, II FASEra pasatzeko ilusioz, pasatzen denarentzat lehenengo aldia izango bait da. Bi klubek aurkeztu dute zein pelotarik ordezkatuko duten kluba.

    Lehenengo partiduan Adonisek jokatuko EPLE kluba ordezkatuz eta Larrazabalek AMURRIO kluba. Nahiz eta Adonisek ibilbide luzea eta esperientzia asko izan ez du erraz edukiko Amurrio ordezkatzen duen Larrazabal harribitxi berriarekin, pelotari ematen dion abiadura eta kolokazioa ezagututa, batez ere boleaz.

  • EPLE Kirol Elkartea, 2006ean sortua eta 10 urte geroago EPLE KIROL KLUBA bihurtuta, eskuz eta erremintaz jokatzen du ordutik. Gaur egun, bere eskolan, 40 haur dabiltz pelota kirola ikasten eta 35 fitxa federatibo ditu pelota modalitate ezberdinetan.

  • Datorren igandean, martxoak 8, pelotazaleek aukera berri batdute Julen Retegi ikusteko, kasu honetan IRURTZUNbere kluba defenditzen, kluben arteko NAZIONALAren kanporaketan.

    Bere jokoari ondoen dagokion modalitatean, banakakopartiduan, jokatuko duJulen Retegik, botera hain ondo egiten duen joku moldean, peloteoa luzatu, aurkaria pixkanaka menderatu eta tantoa bukatzeko aukerak aprobetxatu. Ez zaio inporta tantoak luzatzea, pelota gozo sartzen du eskuan eta, azkenean, horrela lortzen du dominatzea jokuan. Aurrean Iruritaizango du, OBERENAordezkatuz. Berarentzako, afizionatu mailako atzelarien artean destakatzen duen honentzat, erronka batda eta aukera eder batJulen Retegi bezalako manomanista kontrastatu baten aurka jokatzea. Eta Iruritari asko gustatzen zaio eskuz banakakoa eta asko gustatzen zaizkio horrelako erronkak.

  • Larunbatahonetan, abenduak 21 goizeko 11,00etan, kluben arteko NAZIONALAIdiazabalgo IGARONDO frontoian. Lehen FASEko kanporaketa jokatzeko bi klub ezagun, Andoaingo GAZTELEKU etaGasteizko TXUKUN LAKUA, hurrengo FASEra pasatzeko ilusioz bere taldeko pelotari onenekin etorriko dira.

  • Kluben arteko NAZIONALAantolatzen duen Pilotabizi Pelotazaleen Elkarteak hanka-sartzebat egin zuen ARAETAnegindako aurkezpenean, final-laurdenetako, finalaurreko eta finaleko datak jartzerakoan, han erakutsitako Torneoaren kanporaketetako koadroan. Nahiz eta NAZIONALAtorneoaren Web ofizialeanberehala zuzendueta data berriak ondo jarri, TOLOSAklubak beste txapelketa batzuetan dituen konpromezuakikusirik, eta horrek NAZIONALAren final-laurdenetan parte hartzea ezinezkoa egingo liokeela ikusirik, eta bere eskaera onartuzPilotabizi Pelotazaleen Elkarteak ondorengo erabakiahartu du:

  • Bihar goizezIdiazabalgo IGARONDOfrontoian kluben arteko NAZIONALAtorneoaren FASE I-eko hirugarren kanporaketa, Andoaingo GAZTELEKUGasteizko TXUKUN LAKUAren aurka. Biak ala biak gogor borrokatuko dute hurrengo FASEra pasatzearren.

    Giro pelotazale ederra espero da, areago kontutan izanik antolakuntzak, Santo Tomas egunbati dagokionez, txistorra pintxoakeskeiniko dizkiela bertaratzen diren guztiei. Txistorra ederra aurtengo Ordiziako txapelketan irabazleatera den LASA Harategikoada eta.

    Pintxo eta edaria musu-trukizango du bihar goizeko 11,00etanIdiazabalgo IGARONDOfrontoira azaltzen denak.

  • Datorren larunbatean, abenduak 28an goizeko 11,00etan, FASE II-ko azken kanporaketaIdiazabalgo IGARONDOpelotalekuan, Gasteizko Zaramagaeta Lemoa. Bi klubek badakite zeinen inportantea den kanporaketahau. Hori dela eta bere zeleak Idiazabalera ekartzeko ahaleginean 2 autobuskada, klub bakoitzetik bana, etortzea lortu dute zaleetan zaleenekin beren pelotariak animatzera. Antolokuntzak espero du idiazabaldarrak besoak zabalik hartuko dituztela arabarrak zein bizkaitarrak eta, baita ere, frontoira bilduko direla bi talde handi hauek ikustera eta animatzera. Bi taldek bere pelotari onenak jarriko dituzte kantxan, hurrengo fasera pasatzeko ilusioz.

  • Martxoak 8 igandean, Zumarragako BELOKIfrontoian, benetan pelotazale direnak aukera ederra daukate goi mailako pelotaIkusteko. Horrela pentsa liteke nolako pelotari sorta izango den jakinda, bai IRURTZUNzein OBERENAklubek aurreratu duten zerrenda ikusita, beti ere aurreratu digutena, noski. Gogoratu aurreko urteko NAZIONALAren bi klub finalistakdirela igandean Zumarragan izango direnak, Irurtzundelarik torneoaren txapeldunaoraindik.

  • Berri oso atsegina da ZEANURIklubak, lehenengo aldiz, NAZIONALAtorneoan parte hartzea. Horrela espero genuen Bizkaiako eta Euskal Herriko herriartekoan txapeldunizan den klubarekin. Bere kadete eta gazte mailako pelotariak, batez ere Erkiaga anaiek, urte harrigarria egin dute, hainbat torneo eta txapela irabazita. Klubaren etorkizuna oparoaren adierazgarri dira. Hau Dena klubeko presidente Luis Angel Erkiagaren lanaren adierazgarri da, Iñigo Atutxa eta Iker Etxebarriak lagunduta pelota eskolan dabiltzan 32 haurreierakusten eta federatutadauden 15 pelotarieilaguntzen, bai eskuz eta pala modalitatean dabiltzanak.

  • D. Hernani 1940an sortuzen eta pilota sekzioa hasieratik izan zen klubaren parte. Hala ere, askoz lehenago pelotak presentzia handia izan du Hernanin, esate baterako, 1924an Pariseko joko olinpikoetanpilotak esibizio kirol bezala agertzeko aukera izan zuen eta Adarragafamiliako kide batek urrezko dominairabazi zuen pala motzean, gero Logroñora joan eta bertan arrasto sakona utzi zuena, hiriburuko pilota lekuari bere izena ematerainokoa.

  • Kluben arteko NAZIONALAren VI edizioak agur esan dio Idiazabalgo herriari,bertan jasotako harreraezin hobea eskertuz. Urtero jasotzen dugun tratua, bai agintarieneta baita pelotazaleherritarren partetik, ezin hobeada. Eta agur esateko bi kanporaketa, bata bi gipuzkoar taldeen arteko borroka gogorra eta bestea bi talde bizkaitarren artekoa.

  • Igandean, goizeko 11,00etanZumarragako BELOKIfrontoian, izango den kanporaketa ezin du galdu pelotazaleak, bertan egongo direlako Unai Mata, Iván García, Canabal, Josu irurita, Aldabebezalako pelotariak, gaur egun torneo inportantetan falta ezin diren pelotariak. Denak Iruñako OBERENAklubean, aurreko NAZIONALAtorneoko azpitxapelduean, jokatzen dute eta igande honetan BELOKIfrontoian aurre egin beharko Atarrabiako PAZ DE ZIGANDAtaldeari.

  • IRURTZUNklubaren garaipenaargia eta garbia, kolorerik gabea, izan zen, finalerako zein asmo dakarten erakutsiaz.

    4 1/2an Irurtzun taldeko Olaetxeak, Txanogorritxu bezala etorri eta otsoarena eginez, hortzak erakutsi zizkiongertatzen ari zena ezin sinetsi zuen Kanabal faboritoari. Aurreko kanporaketa batean Eneko Labakarekin egin zuen bezala, oraingoan errazago egin zuen Kanabalekin, haseratik pelotari beste abiada bat eman, aurkaria alde batetik bestera mugitu araziz, garaipena nahiko erraz lortuz.

  • Portugaleteko IZARRAPilota Elkartea 1996ko martxoan sortutakoa da.

    Cristian Pérez da klubeko haurrei erakusten diena eta baita delegatua ere.

  • Kluben arteko NAZIONALAk jardunaldi bikoitzaeta bizi bizia izango du asteburu honetan VI edizioko II FASEa ixteko. Larunbatean, urtarrilak 18an, Amezketako ZAZPI ITURRIeta Andoaingo GAZTELEKUaurrez-aurre eta igandean, berriz, bi bizkaitarren artekoa, Iurretako OLABURUkluba eta LEMOA. Larunbateko kanporaketan zalantza askodago nork irabaz dezakeen eta, horregatik dago ikaragarrizko interesa. Zenbait arrazoi direla medio Zazpi Iturri, IV edizioko txapelduna, oso juxtu iristen da pelotariz eta horrek kanporaketa orekatu bataurrikustea egin arazten du.

IMG 20191124 WA0005

Lehiaketako kuadroa

Kuadroa Finalerdiak

 

Twitter PilotaBizi

© 2017 - Pilota Bizi - Todos los derechos reservados