PATROCINADOR OFICIAL - BABESLE NAGUSIA - OFICCIAL SPONSOR

Ogi Berri
Route 33
Zumarraga Pelotaren Hiriburua
GasoGas
Bandiaran
Caja Rural

SOCIO COLABORADOR - BABESLEA - OFICCIAL PARTNER

Mahala
Inurrita
Euskorot
Zuk-hik
Ogi Berri
Araeta
Deia
Noticias de Gipuzkoa
DV
Gara
Denak

VI edición

  • AurtengoEuskal Herriko kluben arteko NAZIONALAren VI edizioan berrikuntza zoragarribat prestatu dugu mundu osoko pelotazale guztientzat. Jokatzeko gelditzen diren 7 kanporaketak zuzenean Ikusi ahal izangodira internet sarean.

  • Pilotabizi Pelotazaleen Elkarteakondorengoa adierazi nahi du:

    1. Azken Zuzendaritza Kontseiluan hartutako konpromisoak betedituela, NAZIONALAren VI edizioan parte hartu duten klubei fiantzanutzitako dirua bueltatuz. Baita ere klubek torneoan lortutako postuei dagozkien diru sariak emanzaizkie, lehen lau postueidagozkienak izan eziknoski, hori finalerdiak eta finala jokatutakoan jakingo bait-da zein klubak zein postutan bukatuko duen.
    2. Babesle eta laguntzaileeigure eskerrik beroena adierazinahi diegu egin duten ahaleginagatik. Nahiz eta egungo osasun egoera honek beraien enpresei ekarri dizkien zailtasunak handiak izan, hor egon dira hartutako konpromisoak beteaz.
    3. Jokatzeko falta diren bigarren finalaurrekoa eta finalerako egunakjarri dira. Zumarragako BELOKIfrontoian jokatuko dira data hauetan:
  • LEMOAeta ZARAMAGAklubetako jarraitzaile askogaur Idiazabalgo IGARONDOfrontoian eta seguru pozik joan direla beraien pelotarien errendimendu ona ikusita. Azkenean bizkaitarrak garaile. Beteranoekerakutsi dute oraindikere gelditzen zaiela klasea.

  • Igandeko kanporaketan LEMOAk kluben arteko NAZIONALAhonetako txapela irabazteko txartela hor utzi zuen BELOKIfrontoian, HERNANIbezalako klub sendoa nahiko erraz kanporatuz. Pelotari sorta ederraeta polibalentea duela erakutsi du, postu eta modalitate ezberdinetan jokatzeko balio dutenak. Bestalde, HERNANIk, Ojueleta Lizeagabezalako pelotariak lesionatuta, nahiko lan izan zuen alineazioa osatzeko ere.

  • Pilotabizi Pilotazaleen Elkartea, Euskal Herriko kluben arteko NAZIONALAtorneoaren antolatzaileakgaur goizean bideokonferentziaz egin duen bileran hartutako akordioadela eta, VI edizioan parte hartu duten klubek fidantzakontzeptuan aurreratutakoa datorren astean bueltatukodizuela, martxoaren 23 eta 29 artean.

  • BERTAN IZAN DIRA AZKEN FASEAK JOKATUKO DITUZTEN 8 KLUBAK

    Gaur goizean, ZUMARRAGAko ANTIGUA ermita paregabean, bertako BELOKI frontoian final-laurdenetako, finalerdietako eta finala jokatuko duten 8 kluben aurkezpena egin da. Bertan izan dira klub horietako delegatuak eta pelotariak. Hauek dira klubak:

  • COVID-19birusak ekarritako pandemiakgure gizartearen zati handi bati sortu dion minaeta dolua ikusiaz Pilotabizi Pelotazaleen Elkarteak, bideokonferentzia erabiliz bilduta, ondorengo gogoetak egin ditu.

  • Datorren larunbatean, azaroak 30ean, NAZIONALAren VI edizioan parte hartzenduten 23 klubetakopelotari eta ordezkariak ARAETA Sagardotegianelkartuko dira. Bertan, klub bakoitzeko pelotariak aurkezteazaparte, VI edizio honetako argazki ofizialaaterako da.

  • Aurreko urteko azpitxapelduna, OBERENA, egon zen igandean BELOKIfrontoian eta txapela jazteko asmoaren berri utzi zuen bertan. Talde zabala duela erakutsi zuen eta balio izan zion Atarrabiako PAZ DE ZIGANDA kanporatzeko. Aurrera egin aurretik, gure esker onaazaldu nahi diegu klub honetako kirolari eta arduraduneieta, bide batez, zoriondu bere kiroltasuna, errespetoa eta horren esker oneko portatzea txapelketa osoan. Ikaragarrizko taldea, berriro ikusi nahi ditugu hurrengo edizioan.

  • Lurretako OLABURUkluba Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren VI edizioan izango da. 2004ean sortua, Valentín Calleja Etxaburu dago klubaren zuzendaritzan. Gaur egun 45 haurdabiltz bere pelota eskolan eta 20 pelotari fitxakinditu, Josetxo Areitiok zuzenduta.

  • Pasioa iraunkorradenean, beste edozein faktore subjektiboren gainetik, hemen kontatu nahidugun bezalako mirariaksortzen dira.

    Atarrabia erdianzegoen fraide errekoletoen instalazioak alokairuan hartu eta handik sortu zuten PAZ DE ZIGANDA Ikastola. Edifizio horren erdian zegoen zati batetik neurri reglamentarioak dituen frontoi bat atera zutenorduko guraso taldeak.

  • Ez da erraza izanAtarrabiako PAZ ZIGANDAklubarentzat Errenteriako EPLE kanporatzea. Azkenean, kostata baina lortu du banakako partiduak aurrera ateratzea markagailuan atzetik joan eta gero.

    4 1/2ko partiduan REKALDEbeteranoak ADONISgazteari irabaztea lortu du 18-15, nahiz eta atzetik joan partiduaren azkeneraino, 10-14an esate baterako.

    Banakakoan GARATEAnafarrak ARANBURUmenderatu du 18-11. Honetan ere Errenterikoa aurretik hasi da markagailuan baina partidu erdirako buelta eman dio Atarrabiakoak eta nahiko erraz bukatu du.

  • Kluben arteko NAZIONALAren VI edizioaren irudia proiektatzekoaukeratutako kartelaIgor Astigarragakdiseinatu du. Bera da ZINEMALDIAaldizkariaren diseinatzailetaldeko arduradunaDonostiako zinemaldian.

  • Bostgarren aldiz segidandator LEMOAEuskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren VI ediziora. Aurreko lauetan garbi utzi izan du zeinen zaila izango den beraiek kanporatzea.

  • Oberena klubak aurrean izango duen kluba histori handiaduen PAZ DE ZIGANDAizango da, pelotari handi eta asko formatuizan dituen kluba, hala nola, Tirapu, Goñi, Olaizola l, Barriola edo oraindik jokatzen ari den Aimar Olaizola.

  • Klub bakoitzak aurreko urteko NAZIONALAren V edizioanlortu zuen bukaerako posizioada aurtengoan erabiltzen dena, posizio horien bidez osatzen baitdira aurtengorako rankingaren posizioak, erantsitako koadroan ikus daitekeenez. Posizio horien arabera osatzen da VI edizioko haserako koadroa eta Aurre-kanporaketako zozketa egiteko bakoitzari jartzen zaion zenbakiaere ranking-eko ordenaren arabera asignatzen da. Zenbaki horiekin egingo da zozketa datorren larunbatean, azaroak 30ean goizeko 11,00etan, Zubietako ARAETA Sagardotegian.

  • Larunbatahonetan, arratsaldeko 17,00etan Zumarragako BELOKI frontoianjokatuko dute IRURTZUNklubak eta TOLOSA AURRERAk final-laurdenetako lehen kanporaketa. Bertan notiziizango da Retegi Biprofesional ohiak jokatuko duela, klubek aurreratu dituzten izenei kasu eginez gero. Irurtzun kanporaketa honetan hasten da, aurreko edizioan txapelduna izan zen eta. Retegi Bik Irurtzunklubean atera du afizionatuetako fitxaeta klubaren esanetara dago, baita jokatzeko prest ere. Horregatik esan genezake NAZIONALAizan litekeela bere lehenengo partidu handiakantxetara bueltan afizionatu bezala.

  • Pilotabizi Pelotazaleen Elkarteakbere pelota jarraitzaile guztiei aukera ederbat eskeintzen die. Viajes el Corte InglésAgentziaren laguntzaz bidaia zoragarri bategiteko aukera eman nahi die Euskal Herriko kluben arteko NAZIONALAtorneoa jarraitzen duten zale guztiei. Zer egin behar da horretarako? Oso errazada: NAZIONALAgertutik jarraitzen dutenenentzat, asteroegingo den galdera errazbati erantzuna asmatzen dutenenartean zozketatuko da bidaia polit bat.

IMG 20191124 WA0005

Lehiaketako kuadroa

Kuadroa Finalerdiak

 

Twitter PilotaBizi

© 2017 - Pilota Bizi - Todos los derechos reservados