PATROCINADOR OFICIAL - BABESLE NAGUSIA - OFICCIAL SPONSOR

Ogi Berri
Route 33
Zumarraga Pelotaren Hiriburua
GasoGas
Bandiaran
Caja Rural

SOCIO COLABORADOR - BABESLEA - OFICCIAL PARTNER

Mahala
Inurrita
Euskorot
Zuk-hik
Ogi Berri
Araeta
Deia
Noticias de Gipuzkoa
DV
Gara
Denak

VI edición

  • TOLOSA AURRERAklubeko ordezkariarentzat, Beñat Belokirentzat, erronka handiada zein pelotari erabili partidu bakoitzean. Bakoitzaren indarguneak eta ahuldadeak ezagutzen ditu eta ondo konbinatzen asmatubeharko du kanporaketa aurrera ateratzeko.

  • Aurtengo torneoa irabazi nahi duelagarbi utzi nahi izan zuen TOLOSAko AURRERAklubak larunbatean Idiazabalen Doneztebeko ERREKAren aurka jokatutako kanporaketan, inongo berriketarik gabe menderatuaz.

    4 1/2ko partiduan, izugarri jokatu zuenEneko LABAKA gainetik pasazitzaion Errekako TELLETXEAgazteari.

    Banakako partiduan berriz, AITOR ALTUNAgaztearen aire jokuaren erritmoak ito eginzuen TABARbeteranoaren ofizioa.

  • Igandean Zumarragako BELOKIfrontoian, klub handi batek txartelautzi zuen NAZIONALAhonetako txapela irabazteko asmoaren berri emanaz. Ultzamako BURUZGAINkluba, nahiz eta bere pelotari denak ez ekarri, argi utzi zuen pelotari asko eta onak dituela. Jokatu zutenak, Astiz, Gaskue, Iriarte eta Sarasak, hiru partiduak erraz irabazizdefenditu zituzten klubaren interesak. Etorkizunean asko erakutsi dezake pelotari gazte talde honek.

    GAZTELEKUk bere orain arteko maila ezin erakutsi izan zuen, batez ere Elizegi bere pelotari ezagunenak ezin izan zuelako jokatu. Kantxaratu zirenak saiatu ziren baina ezinezkoa egin zitzaien aurre egitea ere. Hala ere lasai eta gustora egon litezke torneoan emandako mailarekin, kontutan izanik zein izan den beraien ibilbidea: Usansolo aurrena, gero Txukun Lakua eta azkenik torneo honetako txapelduna izandako Zazpi iturri kanporatu bait dituzte.

  • 1985an sortu zen kluba Juan Mari Gereñueta Arrietapelotari izandakoen eskutik. Gaur egun 16 praktikatzaileditu, 6 alebinetan eta besteak eskolarrean. Federatuak 5dira. Inguruko txapelketa eta torneo gehienetan parte hartzen dute klubeko pelotariek. 2019an hainbat txapelketa irabazi dituzte: Euskal Herriko Liga handitan, Elitekoa, Zaramagako txapelketa, Urretxuko San Juan txapelketa…

  • 1986an sortutakoa Pelota Elkarte bezala. 1972an auzoan frontoia altxazenetik, Auzo Elkartea izan zen aurreko urteetan sortutako langile auzo honetako sozio-kultur ekintza guztiak dinamizatu zituena, beraien artean pelota. Klubeko Presidente Juan Miguel Bordege, 5 kideko junta zuzentzen du, beraietatik 2 emakume.

  • Pelotakirolaren etorkizuna ez da ikusten momentu onenean, gutxienez pelotari generazio berrien sorrera aldetik, biziraupena bermatzeko. Administrazioen aldetik eta kirol hau beren aberastasunerako espektakulo bezala bakarrik ikusten duten enpresen aldetik ere ez da ikusten bultzada handirik, jartzen dituzten errekurtsoen eskasia ikusita. Hala ere, berriro kluben arteko NAZIONALA torneoan partehartzea arrakasta handiaizan da.

  • Gaur, urriak 21 arratsaldeko 20,00etan, zabalduko da Euskal Herriko kluben arteko NAZIONALA torneoaren VI edizioan parte hartu nahi duten klubak izena emateko epea eta azaroaren 3an, eguerdiko 13,00tan itxiko da.

  • Datorren larunbatean, abenduak 14 goizeko 11,00etan, NAZIONALAren final-zortzirenetako Lehen FASEa hasiko daIdiazabalgo IGARONDOfrontoian. TOLOSAketa ADISKIDEk, bi klub handi, elkarren aurka jokatuko dute lehen kanporaketa. Maila handiko pelota ikusteko aukera datorren larunbatekoa, Euskal Herriko NAZIONALAren VI edizioari hasera emateko.

IMG 20191124 WA0005

Lehiaketako kuadroa

Kuadroa Finalerdiak

 

Twitter PilotaBizi

© 2017 - Pilota Bizi - Todos los derechos reservados